XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), aldiz, lau ebangeriak idatzi zituen, ordurako idazkiz edo itzez zabal ebiltzan gai ugarietatik batzuk aukeratuz, beste batzuk laburpenetan bilduz, edo Eleiztarren batzai begiratuta azalduz, aldarrikatzeko era beti be bat gordeta, Josukristo'ri buruz guri beti egia zintzoki agertuz.

Euren oroitzapen ta gomutatik atarata naiz asikeratik.

Bera ikusi ta bere itzen zabaltzaille izan ziranen autorpenetik artuta, onetarakoxe idatzi ebezan gauza areik: irakasten dauskuezan itzen egia ezagutu dagigun.

20. Itun Barriko arauak, lau ebangelioez gaiñera, Paul Deunaren eskutitzak eta Goteunak idarokita idatzitako Bidalien beste idazki batzuk artzen ditu bere barruan.

Eurokaz, Jaungoikoaren asmo jakintsuen araura, Kristo gure Jauna'ri buruzkoak egiztatzen dira.

Aren irakaspen jatorrizkoa gero ta agiriago egiten da, Krisito'ren jainkozko lanaren gaizkakunde-indarra erakusten da.

Eleizaren asikera ta arrigarrizko zabalkera edestu ta beraren amaitze aintzagarria aurreztik adierazoten da.

Josu Jauna bere Bidaliakaz izan zan, agindu bezela ta Gogo Poz-emoillea bialdu eutsen, guztizko egian sarrerazo egizan.